Ir a la página principal de Laguardia

Biazteriko Turismoaren Bulegoa
Palacio Samaniego. Pza. de San Juan · Tfno/Fax: 945 600 845

es | eu | en
Laguardia

Artea

ARTEA: Jon Deunaren Eliza: Lehen epea- XII eta XIII medeak

Tenpluaren datu orokorrak

Biasteriko hasieran, otoitz egiteko hainbat tenplu zituela dirudi. Bat nabarmentzen zen, Martin Deunari eskeinia eta zin egilea izendatua.

Urte batzu beranduago Forua ematean, Jon Bataitzale Deunaren elizaren eraikuntzari ekiten zaio, Martin Deunaren oinordeko bezala ageri dena. Bere elizatarian alkateak eta epaimahaikoak biltzen hasten dira. Bere barnean herri bilerak auzokideekin ospatzen dira.

Gurutze latindarraren oinarrikoa beso ezberdinekin gotorlekuei moldatzeko. Bi barneluzago zati altura ezberdinekoak, eliz gurutzea eta hiru abside. XVIII.mendeko kapera eder bat bere oinetara atxekia.

Tenplua erromanikoan eraikitzen hasi eta gotikoan bukatu zen. Alde nagusia XIII.mendekoa eta XIV. mendearen hasierakoa dela esan daiteke. Garaieraz 17,50 metro neurtzen du, 43,10 m luzeraz eta 17,35 m zabaleraz barneluzegoan eta 29,80 m eliz gurutzean.

Bi momentu garrantzitsu desberdintzen ditugu Jon Deunaren elizaren eraikuntzan, herriaren harresi eraikitzearen lehenengo epean eta osterakoan.Datu honen arabera hiru epetan banatzen dugu tenpluaren eraikuntza.

Hego ateaurrea

Transizio erromanikoa: XII.mendeko bukaera eta XIII. mendeko hasiera. Frantses eragin nabaria.

Baketoiez osatutako bost arkibolta ditu. Barrualdean arku zorrotzak, kanpoaldean ia biribildua.

Portada de los AbuelosGaur egun, ezkerraldean guztiz birlandutako inbelpedun bi zutabe; batean palmondo hostoak, bestean karratuak sortuz, loreak ageri dira. Zutabe hauei dagozkien kapitelek transizio gotikora jotzen dute, animaliak zuhaitz hostoekin elkar lotuta zizelatuta dituzte.

Eskuinetara euskarriak "Deikuntza" itudikatzen duten bi irudi dira: Aingerua eta Ama Birjina. Bi irudi oso ederrak dira, Ama Birjinarena batez ere, xehetasun zainduago eta zehatzagoekin, baina tamainu txikiagokoa, bere buruaren gainean berau koroatzen ageri diren bi Aingeruei lekua uzteko.

Eskuineko kapitelak guztiz erromanikoak dira. Ama Birjinaren irudiari dagokion kapitela bere lokartzea irudikatzen du. Bi hegodun Aingeruk izerkari batean bilduriko gorpua jasozten dute, Jesusek neskatila baten arima irudikatua eramaten duen bitartean.

Ateaurrearen gainean begia nabarmentzen da.

Begia

OIrudi txikiz ornitua bai barrutik eta kanpotik. Barrualdetik arku murru sakon batean irekia dagoen arku sakon baten barnean ageri da. Oso ederra eta berealdikoa.

Harresien eraikuntzak Jon Deunaren tenpluaren edifikazioa mugatzen du alde gotikoan aurkezten zaigun eran.

Elizak ingurapen defentsiboaren zati bat osatzen du eta bere egoerarengatik herriko alde helkorrena defendatu behar du, hori dela eta espaziora eta bete behar duen funtzio bikoitzera guztiz egokitzeko antolatzen da.

Jon Deunaren tenplua, harresia eta herrira sartzeko atea zaintzen duen dorretzar defentsiboa barneratuta daude. Honek, modu batera, garaikideak direla egiaztatzen du eta plan bakar bati jarraitzen diotela, non tenplu-gotorleku bat diseinatu zen hersgunearen hegoekialdea defendatzeko

Ayuntamiento de Laguardia
Guardiako Udala
© 2005