Ir a la página principal de Laguardia

Biazteriko Turismoaren Bulegoa
Palacio Samaniego. Pza. de San Juan · Tfno/Fax: 945 600 845

es | eu | en
Laguardia

Artea

ARTE: San Juan Bautista: Erretaulak

Jon Deunaren elizak erretaula interesgarri batzuk ditu, denak XVI. mendetik aurrera eraikiak. Erretaula Nagusia nabarmentzen da, oso barrokoa, XVII. mendeko azken urteetan eraikitzen hasten dena eta erdiko absidean kokatu izan zena mende berdinaren azkenengo urteetan. Erdian eta presiditzen, Jon Bataiatzaile Deuna eserita; bere eskuinetara Antxon Deuna, eta bere ezkerretara berriz, Julen Deuna.

Bigarren gorputzaren erdialdean, Jon Ebangelari Deuna . Beheko bankalaren gainean bi erliebe beha ditzakegu: ezkerrekoa Flagelaldiarena eta eskuinekoa, arantza koroatzearena. Goiko Bankalaren gainean beste bi erliebe aurkitzen dira:ezkerrekoa, Baratzeko Otoitzarena eta eskuinekoa Kalbario bideko Erorketa.

Aldamenetako absideen erretaulak, biak neoklasikoak dira, XVIII. mendeko azken urteetakoak. Eskuinekoa Santiagori dedikatua dago eta ezkerrekoa Ander Deunari.

Ayuntamiento de Laguardia
Guardiako Udala
© 2005