Ir a la página principal de Laguardia

Biazteriko Turismoaren Bulegoa
Palacio Samaniego. Pza. de San Juan · Tfno/Fax: 945 600 845

es | eu | en
Laguardia

Kultura eta aisialdia

KULTURA ETA ASIERA : Toki interesgarriak: Ibilbide interesgarriak

GASTEIZ

Gasteizko hirigune zaharra (1997an, Monumentu Multzo izendatua) Euskal Autonomia Erkidegoko ederrenetakoa da. Erdi Aroko hirigunean eta Zabalgune neoklasikoan biltzen da Gasteizko ondare historikorik garrantzizkoena.

Hiriko funts eta museoetan, hiriko historiaren, artearen, naturaren eta industria tradizioaren hainbat eta hainbat adierazgarri daude.

Gasteizen, 40 parke baino gehiago daude, bai eta, haietan, 150 espezietako 130.000 zuhaitz baino gehiago ere. Hori dela eta, hiri osoa da lorategi botaniko handi bat.

Gasteizko Turismo Bulegoa:

945 161598 / 99

Santa Maria katedrala

945 255135

Katedral Berria:

945 150631

Artium, Arte Garaikideko Museoa:

945 209020

GASTEIZ: ARTIUM - Arte Garaikideko Museoa

ARTIUM, museo de arte contemporáneo2002ko apirilean inauguratua, milurteko honetan sortu diren arte garaikideko museoen belaunaldikoa da ARTIUM. Eta haien moduan, arte funts garrantzitsua dauka eta egundo sorkuntzako adierazpenak dibulgatzeko eta ulergarri egiteko asmoa du.

ARTIUM Gasteizko Erdi Aroko hiriguneko kultura ardatzaren eta Euskadiko museoen sarean dago, eta Arabako eta Euskadiko kultura dinamikan giltzarria da.

www.artium.org/

GASTEIZ: Santa Maria katedrala

Catedral de Santa MaríaHiriko lekurik garaienean dago; beharbada, jatorrizko Gasteiz hiria kokatuta zegoen lekuan. Estilo gotikoan egin zuten, XIII. mendeko gotorleku-eliza baten gainean; izan ere, katedralak, kanpotik ikusita, gotorlekua dakarkigu gogora.

Gaur egun, zaharberritze lanak egiten ari dira eraikin osoan, eta haiei esker jakin ahal izan denez, katedraleko fabriken euskarri eta oreka arazoak hain larriak dira, non premiazkoa baita haiek indartzea eta sendotzea.

Baina berehalako kolapso egoera hura -duela hainbat urte eliza jendeari ixtea eragin zuena- zailduz doa; seguru asko, katedralaren azpian eta inguruan dauden eraikinen ondorioz; itxuraz, lehenagokoak dira eta, orain arte, aztertu gabe zeuden. Katedralaren eraikina bera, XIV. mendekotzat hartzen bada ere, zenbait garaitan egindako obren palinpsesto hutsa da, eta kontuan izan behar dugu garai bakoitzean eraikuntza ahalmen desberdina zegoela. Azken batean, obra horiek, mendetan zehar, deformazio haien bilakaera korapilatsua eragin zuten, eta konponketarik konponketa, egungo hondamendi egoerara iritsi gara.

Katedralaren zaindaria, Andre Maria, tailu gotiko ederra da. Horretan, Andre Maria eserita dago, Haurra besotan duela. Halaber, artista flandestarren pinturak ere kontserbatzen dira -besteak beste, Van Dyck-enak-, bai eta tauromakiari buruzko kapitel bitxi bat ere.

Informazio gehiago eta bisitaldi gidatua nahi izanez gero, deitu honako telefono honetara: 945 255 135. www.catedralvitoria.com

Bilboko Guggenheim Museoa

Guggenheim Frank O. Gehry arkitekto estatubatuarrak diseinatua, Guggenheim Bilbao Museoa 32.500 m 2 -ko partzela batean dago, Nerbioi itsasadarraren mailan; hau da, Bilbo hiriko kotatik 16 metro beherago. La Salveko zubiak -hots, hirira sartzeko bide nagusietako batek- partzela zeharkatzen du.

www.guggenheim-bilbao.es

Donostiako Aquarium-an

Aquarium de San SebastiánDonostiako Aquarium-a, espezie harrigarrietako 5.000 arrain baino gehiagorekin eta 360 graduko tunel batek zeharkatutako ozeanario handi batekin, paregabea da Europan. 1928an inauguratu zen, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen (SOG) ekimenez. Izan ere, natur zientziei buruzko Espainiar estatuko lehen museoa izan zen. www.aquariumss.com

Donemiliaga Kukula

Monasterio de San MillanYusoko monasterioan, penintsulako hizkuntza erromanikoko lehen idazkiak dokumentatzen dira; hau da, Glosa Emilianenseak, gaztelaniaren lehen erreferentzia. Izan ere, monasterio horiak Erdi Aroko kulturaren gunea eta gaztelaniaren jatorria izan ziren.

Monasterioak eta herriak santuaren izena dute, Donemiliaga, harengatik sortu baitziren. Mirakuluak eta ikasbideak banatu zituen, ogiaren karitatea banatzen diren moduan: nori begiratu gabe. Luze bizi izan zuen, ehun urte baino gehiago. Bertzeon jaioa zen, 473. urtean, eta Suson hil zen, 574an. Eta ez da harritzekoa VII. mendeko Espainia hark -identifikatzeko mitoen eta gertaera gogoangarrien bila ari zenak- Donemiliagarengan "eredua, aita, zaindaria eta ararteko ahaltsua" (horrela deitu zitzaion liturgian, 634. urteko Toledoko IV. Kontzilioaren ondoren) aurkitu izana. San Brauliok haren Bizitzaz idatzi zuen, eta San Eugeniok, poeta zenak, distiko hunkigarri batzuk; San Fruktuoso harekin interesatu zen; San Ildefontso bere De viris illustribus obran aipatzen du. Eta hori guztia, VII. mendean. www.monasteriodeyuso.org

Urturi eta Lagran-eko Golf Zelaiak

Campo de Golf de UrturiBi zelai hauek, golf-az eta naturaz gozatzeko aukera ematen dute haritz eta gorostiz inguraturiko kale zabalak eta zuloen diseinuak direla eta. Biasteritik 30 kilometrotara aurkitzen dira. Infomazio gehiago

 

Recursos Turísticos Naturales

Valderejo-ko Parke Naturala (Araba)

Parque de Valderejo Euskal Herriko bazter polit honek, Vallegrull, Leron eta Karria kare krestoiez inguratuta, bere barnealdean naturaz beteriko bailara lasai bat gordetzen du. Populazio dentsitate baxuak eta isolamenduak, bere kontserbazio egoera ezin hobean mantendu dute. Informazio gehiago

 

Izki Parke Naturala (Araba)

Bosques de IzkiParke honetako gauza erakargarrienetariko bat bere basoak dira. Ametzez osaturiko 3500 hektarea ditu, Europako haundiena delarik.

Biasteritik 30 kilometrotara aurkitzen da. Informazio gehiago

 

Gorbeako Parke Naturala ( Araba-Bizkaia)

Parque natural del Gorbea Gorbea mendiaren oinetan aurkitzen den parke honek, edertasun paisajiatiko handiko zonaldeak ditu, egoera naturalean aurkitzen diren landaretza eta faunaz goza daitekelarik. Oroko Santutegiak eta Gujuliko urjauziek bisitaldi bat merezi dute, hala nola produktu ezberdinetako artisau lantegiak ikustea. Informazio gehiago

 

Urdabaiko Biosfera Erretserba (Bizkaia)

Vista de Urdaibai Bere zabalera eta kontserbazio mailagatik, Urdabai Euskal herriko zonalde hezerik garrantzitsuena eta hegazti migratzaileen atseden eta negua pasatzeko tokia kontsideratzen da. 1984.urtean UNESCOK biosfera erretserba titulua eman zion. www.urdaibai.org

Urkiolako Parke Naturala (Bizkaia)

UrkiolaPaisaia ederrez inguratua, kareharrizko gailur malkartsuekin alderatuta, beren larre eta basoekin, beren baitan biltzea eta natura maite dutenen erromesaldiaren xedea da Urkiola.

Urkiolako Parke Naturala Euskadin dago, Durangaldeko mendien eremuaren barruan, historia, geografia eta paisaia interes handiko leku batean.

Kareharrizko gailurrez osatuta dago parke naturala. Haietan, liluragarria da landaredi eskasaren eta baso trinkoen arteko aldea. Landaredi urria -tarteka zuhaixkaz osatua- mendi hegal barban eta soiletan daude, eta baso trinkoak, berriz, behealderago daude, haranetan.

Parkea Bizkaiko eta Arabako lurralde historikoetan banatzen da; hurrenez hurren %85 eta %15. "Suitza Txikia" esaten zaio, hango lur malkartsuak, nolabait eta beste maila batean, Alpeetako gailurrak ekartzen baititu gogora. Faunaz esan daiteke erbiak, basurdeak eta sai arreak ugaritzen dira, besteak beste. Horrez gain, faunari begiratzeko behatokia dago. Informazio gehiago. Informazio gehiago

Aralarreko Parke Naturala (Gipuzkoa)

Parque natural de Aralar Magikoa eta iradokorra, Aralarreko Parkeak, bere karearrizko mazizo, ibai eta iturburuekin, landaretza eta fauna aberatsekin, bere mito eta kondairekin, eutsi ezinezko boterez bertakoak eta kanpotarrak liluratzen ditu.Gailurretara igotzeak aditua izatea eskatzen du. Informazio gehiago

 

Aiako Haitzak (Gipuzkoa)

Peñas de Aia Ekologikoki oso interesgarria den mazizo granitiko hau, bere edertasun, baso aberastasun eta batez ere, bere fauna ugariarengatik nabarmentzen da. Bere inguruetan, Aitzondo erreka bezalakoak daude 100 metro baino gehiagoko desnibeleko ur jauziaz. Informazio gehiago

 

Ayuntamiento de Laguardia
Guardiako Udala
© 2005