Ir a la página principal de Laguardia

Biazteriko Turismoaren Bulegoa
Palacio Samaniego. Pza. de San Juan ˇ Tfno/Fax: 945 600 845

es | eu | en
Laguardia

Kultura eta aisialdia

KULTURA ETA ASIERA : Toki interesgarriak: Herritik Zeharko Ibilbidea

Historia asko daukan herri bati buruz ari gara; hau, harrietan idatzirik aurkitzen da, bisitariak irakur dezan.

Casa de la PrimiciaHiriskako sarrera batetik sartu eta herriko kaleak zeharkatzen ditugu, bertan euren blasoi eta landutako armarriak mantentzen dituzten jauregi etxe batzuk ikus daitezke. Herriko iparraldean harri polikromatuko ataria duen Erregeen Andre Mari izeneko eliza aurkitzen da. Hegoaldean, Jon Deunaren eliza.

Harresia kanpoaldetik jarraituz, herria ingura daiteke bere ibilbideetatik paseatuz: Muinoa, Zazpiak, Barbakana, Zikoinaren Pasealekua eta Enparantza Berria. Gure irudimena garatzen laguntzen diguten eta gure oinetan zabaltzen diren mahastiak tentuz begiratzeko aukera ematen diguten lekuak.

Harresi eta Sarrera Ateak

Biasteriko harresi garaiak lodiera haundia duten bi metrotako hormak dira, harlanduz estalitakoak eta bere garaian bere zabaleran oinez ibiltzeko aukera ematen zuen almenadun adarbe batez burutua. Hiriskako sarrera errazten duten ateak bost dira.

Puerta de la Barbacana

Plaza Nagusia

Plaza Mayor Hiriska erdian gotorlekua. Bertatik, Carlos V.aren inperio armarria duen udaletxe zaharra eta hiriskako armarria duen gaur egungo udaletxea nabarmentzen dira. Honen aurrealdean karriloi motako erloju berezi bat agertzen da horman 1998ko abenduaren 31tik.

 

Upategiak

Biasteriko lurrazpia etxe eta kale azpian 6 metrotara zulatutako upategi edo "haitzuloz" beteta dago.

Bodega Subterránea
Pórtico de Santa María de los Reyes

Erregeen Andre Mariren Eliza

Eliza hau XII. mendean eraikitzen hasi eta XVI.mendean amaitu zen. Eraikinetik, XIV.mende amaieran eginiko harriz osatutako aurrealde gotiko berezia, XVII.mendeko polikromia (izugarri ondo kontserbatua) nabarmentzen dira. XVII. mendekoa den erretaula nagusia, Juan de Bascardoren lana da.

Abat Dorrea

XIII. mendean erakitako militar jatorrizko dorrea. Eraldaketa ugariren ondorioz, bere almenadun errematea galdu du. Iparraldean, Biasteri sortu eta Antso Abarkak sortutako gaztelua aurkitzen zen.

Torre Abacial
Iglesia de San Juan Bautista

Jon Bataiatzaile Deunaren Eliza

Elizaren egitura, ia bere osotasunean, gotikoa da. XVIII.mendean eliza handitzen da, bere oinetan Gure Pilarreko Andrearen Kapera gehituz. Kanpoaldean, bere hegoaldeko ateaurrea, "aiton-amonen atea" izenekoa, nabarmendu egin behar dugu. Estilo progotikokoa da.

El Collado

Paseo de El ColladoBiasterik irudikatzen duen irudimenezko itsasontziaren proan ibilbide eder bat aurkitzen da: "El Collado". Bere erpinean, Felix Maria Sanchez Samaniego-ren burusoinak trinko irauten du haize bolada guztien aurrean.

Ibilbide hau toki paisajistiko bat da, leku honertatik Kantauri mendizerra ikus dezakegu eta baita bere oinetan zabaltzen diren Nafarroa, Gaztela eta Aragoiko lurrak zeru urdinarekin nahastean urrunduz.

 

Ayuntamiento de Laguardia
Guardiako Udala
© 2005