Folklorea, ohitura eta usadioek herri baten perfil historikoa zehazteko balio dute. Hauek osatzen dute bere aberastasun kulturala. Oraina ulertzeko beharrezkoa da iragana begiratzea.
Hauetako ohitura asko desagertuak daudenez, esanguratsuenekin geratuko gara. Hauetako batzuk berpizten ari dira herritarren interesari esker. Hauek azpimarratuko ditugu:
Andra Mariaren elizako Inmakulada kaperan, pinu eta ezpel adarrez inguraturiko taulatu baten gainean eta kantauri mendizerra eta atari bat ikusten den mihise batez markoztatua aurkitzen da Jaiotza. Bere ehun, zura eta larruz eginiko irudiak artikulatuak dira.
Gabonetan, Meza Nagusiaren ostean irudi hauek Jesus Umearen jaiotza eta bizitza antzezten dituzte. Gabon kantak entzunez artzainek euren beso eta hankak mugituz dantza egiten dute bira emanez eta elkar joka ahariek beraien artean topatu eta euren zintzirrien musika entzuten den bitartean. Urtarrilaren lehendabiziko egunean, Jesus Haurraren Aurkezpena antzezten da tenpluan, eta Errege Egunean berriz, Umearen Gurtzapena.
Gabonetako jaiak pasa ondoren, otsailaren lehenengo igandean hain zuzen ere, Egiptorako ihesaldia antzezten da. Bibliako kontakizun eta kondairen arteko nahasketa da.
Ayuntamiento de Laguardia
Guardiako Udala
© 2005