Foto: Aitor Ayesa

Hego ateaurrea

Transizio erromanikoa: XII. mendeko bukaera eta XIII. mendeko hasiera. Frantses eragin nabaria.

Baketoiez osatutako bost arkibolta ditu. Barrualdean arku zorrotzak, kanpoaldean ia biribildua.

Gaur egun, ezkerraldean guztiz birlandutako inbelpedun bi zutabe; batean palmondo hostoak, bestean karratuak sortuz, loreak ageri dira. Zutabe hauei dagozkien kapitelek transizio gotikora jotzen dute, animaliak zuhaitz hostoekin elkar lotuta zizelatuta dituzte.

Eskuinetara euskarriak “Deikuntza” itudikatzen duten bi irudi dira: Aingerua eta Ama Birjina. Bi irudi oso ederrak dira, Ama Birjinarena batez ere, xehetasun zainduago eta zehatzagoekin, baina tamainu txikiagokoa, bere buruaren gainean berau koroatzen ageri diren bi Aingeruei lekua uzteko.

Eskuineko kapitelak guztiz erromanikoak dira. Ama Birjinaren irudiari dagokion kapitela bere lokartzea irudikatzen du. Bi hegodun Aingeruk izerkari batean bilduriko gorpua jasozten dute, Jesusek neskatila baten arima irudikatua eramaten duen bitartean.

Begia

Irudi txikiz ornitua bai barrutik eta kanpotik. Barrualdetik arku murru sakon batean irekia dagoen arku sakon baten barnean ageri da. Oso ederra eta berealdikoa.

Harresien eraikuntzak San Juan tenpluaren edifikazioa mugatzen du alde gotikoan aurkezten zaigun eran.

Elizak ingurapen defentsiboaren zati bat osatzen du eta bere egoerarengatik herriko alde helkorrena defendatu behar du, hori dela eta espaziora eta bete behar duen funtzio bikoitzera guztiz egokitzeko antolatzen da.

San Juan tenplua, harresia eta herrira sartzeko atea zaintzen duen dorretzar defentsiboa barneratuta daude. Honek, modu batera, garaikideak direla egiaztatzen du eta plan bakar bati jarraitzen diotela, non tenplu-gotorleku bat diseinatu zen hersgunearen hegoekialdea defendatzeko