Laguardia leku ezin hobea da, handik hurbileko beste lekuetara bisita egiteko. Esate baterako, Gasteizko Artium museoa edo Ken Follet idazlearen musa izandako Andre Maria katedral gotikoa ordubetetik behera daude, autoz. Pixka bat urrunago, Bilboko Guggenheim Museoa, Donostiako Aquariuma, eta, besteak beste, golfean aritzeko eta mendiko bizikletan ibiltzeko lekuak daude.

Hona hemen adierazgarrienak:

Arabako Errioxa

Kantabriako mendilerroaren eta Ebro ibaiaren artean, Arabako Errioxako eskualdea dago. Hango paisaia, arkeologia-hondarrak, herriak eta hiribilduak, gastronomia eta ardoa derrigorrez aurkitu beharreko altxorrak dira.

www.turismoriojaalavesa.com

Vitoria-Gasteiz

Vista aérea de la ciudad de Vitoria

Gasteizko hirigune historikoa (1997an monumentu-multzo izendatua) Euskal Autonomia Erkidegoko ederrenetako bat da. Gasteizko ondare historikorik garrantzitsuena Erdi Aroko hirigunean eta Zabalgune neoklasikoan dago.

Hiriko funtsetan eta museoetan, historiaren, artearen, naturaren eta industria-tradizioaren adierazgarri ugari daude.

Gasteizen, 40 parke baino gehiago daude, eta 150 espezietako 130.000 zuhaitz baino gehiago; hau da, hiria lorategi botaniko bat da.

  • ARTIUM Arte Garaikideko Museoa

    ARTIUM Arte Garaikideko Museoa

    2002an inauguratua, milurtekoarekin batera sortutako arte garaikideko museoen belaunaldikoa da ARTIUM museoa. Arte-funts bikaina duten museoak dira, eta gaur egungo sormen-adierazpenak zabaltzeko eta ulertarazteko ahaleginean ari dira.

    ARTIUM Gasteizko Erdi Aroko Hiriguneko kultura-ardatza osatzen duten elementuetako bat da eta Euskadiko museo-sarean dago; alegia, Arabako zein Euskadiko kultura-dinamikaren pieza nagusietako bat da.

    www.artium.org

  • Andre Maria katedrala

    Andre Maria katedrala

    Hiriko lekurik garaienean dago, beharbada Gasteiz hiri zaharra kokatzeko aukeratutako lekuan. Estilo gotikoan egin zuten, XIII. mendeko eliza-gotorleku baten gainean. Kanpotik ikusita, gotorleku bat dirudi.

    Gaur egun, zaharberritze-lanak egiten ari dira eraikin osoan. Horri esker, katedralaren fabrikek euste- eta oreka-arazo larriak dituela ikusi zuten, eta haiek indartze eta finkatzea premiazkoa zela.

    Zaharberritze-lan horiek egiteko, eliza zenbait urte egon da jendearentzat itxita. Gainera, elizaren azpian eta inguruan, lehenagoko eraikuntzak daude. Seguruenik, horrek eragina izan du elizaren narriaduran, eta zaharberritze-lanak zaildu ditu. Izan ere, aurkitutako eraikuntza horiek aztertu behar izan dira. Egia esan, eraikina bera, XIV. mendekotzat hartua, zenbait garaitako obren palinpsesto bat da. Obra horien eraikuntza-ezaugarriak oso desberdinak dira, eta, horrek, mendeetan zehar, katedralaren deformazioen bilakaera okerra eragin du, konponketa-lanak bata bestearen atzetik egiten baitira, egungo egoera kaskarrera arte.

    Katedraleko zaindaria, Andre Maria, tailu gotiko eder bat da, Andre Maria eserita eta Haurra altzoan duela erakusten duena. Van Dyck flandestar artistaren eta beste batzuen pinturak ere badaude katedralean, baita zezenketari buruzko kapitel bitxi bat ere.

    Informazio gehiago lortu eta bisita gidatu bat egin nahi izanez gero, deitu telefono honetara: 945 255 135.

    www.catedralvitoria.com

  • Urturiko eta Lagrango golf-zelaiak

    Urturiko eta Lagrango golf-zelaiak

    Haritzez eta gorostiz inguratutako kale zabalak eta zuloen diseinua direla eta, zelai horietan jokatzea golfaz eta naturaz bete-betean gozatzeko esperientzia ezin hobea da. Eta Laguardiatik 30 kilometro ingurura daude.

  • 1

Beste probintzia batzuk

  • Donemiliaga KukulaArgazkia: Joxemai

    Donemiliaga Kukula
    Argazkia: Joxemai

    Yusoko monasterioan, penintsulako hizkuntza erromantzeko lehen idazkiak dokumentatu dira: Donemiliagako Glosak, gaztelaniaren lehen erreferentzia. Monasterioa Erdu Aroko kulturaren eta gaztelaniaren guneak ziren.

    Monasterioaren eta herriaren izenak santuaren izenetik datoz: Donemiliaga. Mirariak eta irakaspenak banatu zituen, ogiaren karitatea bezala; alegia, nori begiratu gabe. Luze bizi izan zen, ehun urte baino gehiago. Berceon jaio zen, 473. urtean, eta Suson hil zen, 574. urtean. Eta ez da harritzekoa zazpigarren mendeko Espainia hartan, bere izaera finkatzeko mitoak eta gertaera gogoangarriak bilatzen baitzituen, Donemiliaga "eredua, aita, zaindaria eta bitartekari ahaltsua" izatea (634ko Toledoko IV. Kontzilioaren ondoren, hispaniar liturgiak horrela izendatu zuen); San Brauliok haren bizitza idatzi zuen, San Eugeniok, poeta zenak, distiko hunkigarriak eskaini zizkion, San Fruktuosok harekiko interesa agertu zuen, San Ildefontsok bere De viris illustribus obran aipatu zuen… Hori guztia VII. mendean.

    www.monasteriodeyuso.org

  • Bilboko Guggenheim MuseoaArgazkia: Zarateman

    Bilboko Guggenheim Museoa
    Argazkia: Zarateman

    Frank O. Gehry estatubatuar arkitektoak diseinatua, Bilboko Guggenheim Museoa 32.500 m²-ko lursail batean dago, Ibaizabal itsasadarraren parean; hots, Bilboko hiriaren kota baino 16 metro beherago. Ondoan, Salveko zubi itzela du, hirian sartzeko bide nagusietako bat.

    www.guggenheim-bilbao.es

  • Donostiako Aquariuma - Itsasoaren Jauregia  Argazkia: Joxemai

    Donostiako Aquariuma - Itsasoaren Jauregia
    Argazkia: Joxemai

    Donostiako Aquariumean (Itsasoaren Jauregia), espezie harrigarrietako 5.000 arrain baino gehiago aurkituko dituzu, eta 360 graduko tunel batek zeharkatutako ozeanario handi bat. Aquariumak ez du parekorik Europan.

    1928an inauguratu zen, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen ekimenez. Izan ere, Espainiako Estatuko natura-zientziei buruzko lehen museoa izan zen.

    www.aquariumss.com

  • 1

Turismo-baliabide naturalak

  • Valderejoko Parke Naturala (Araba)

    Valderejoko Parke Naturala (Araba)

    Euskadiko txoko eder horretan, Vallegrulleko, Lerongo eta Karriako kareharrizko gailurren erdian, zapore naturalez betetako haran lasai bat aurkituko duzu. Biztanleria-dentsitate txikia duenez eta isolatuta dagoenez, kontserbazio-egoera ezin hobean egotea lortu du. Informazio gehiago

    www.valdegovia.com

  • Izkiko Parke Naturala (Araba)  Argazkia: Rahernaiz 91

    Izkiko Parke Naturala (Araba)
    Argazkia: Rahernaiz 91

    Parke horren xarma nagusietako bat baso trinkoak dira. Ametz arrunten basoek 3.500 hektarea dituzte; horrenbestez, Europako azalerarik handiena dute.

  • Gorbeiako Parke Naturala (Araba)

    Gorbeiako Parke Naturala (Araba)

    Parke hori Gorbeiako mendiaren behealdean dago. Oso paisaia ederrak ditu, eta ia egoera naturalean dauden floraz eta faunaz goza daiteke hartan. Gomendagarria da Oroko Andre Mariaren Santutegira eta Gujuliko Ur Jauzira joatea, baita artisauen lantegietara ere, egiten dituzten produktuak ikusteko.

  • Urdaibaiko Biosfera Erreserba (Bizkaia)  Argazkia: Mikel Arrazola

    Urdaibaiko Biosfera Erreserba (Bizkaia)
    Argazkia: Mikel Arrazola

    Azaleragatik eta kontserbazio-mailagatik, Urdaibai da Euskadiko hezegunerik garrantzitsua, hegazti migratzaileen atsedenerako eta negualdirako lekua. UNESCOk 1984an eman zion biosfera-erreserbaren titulua.

  • Urkiolako Parke Naturala (Bizkaia)Argazkia: Iñaki LLM

    Urkiolako Parke Naturala (Bizkaia)
    Argazkia: Iñaki LLM

    Paisaia zoragarriz inguratuta, bere kareharrizko gailur malkartsuarekin, bere zelaiekin eta basoekin, lasaitasunaren eta naturaren zaleen helmuga da Urkiola, etengabe hurbiltzen baitira.

    Urkiolako Parke Naturala, Durangaldeko mendien eremuaren barruan, historiari, geografiari eta paisaiari dagokienez interes handia duen alde batean dago.

    Kareharrizko gailurrez osatuta dago. Mendi-hegal soiletan, landaredia oso bakana da, batzuetan zuhaizkaraz osatua, eta, horren aldean, behealdean, haranetan, basoak oso trinkoak dira.

    Partearen azalera Bizkaiko eta Arabako lurralde historikoen artean dago; hain zuzen, % 85 eta % 15 dagokie, hurrenez hurren. "Suitza Txikia" esaten zaio, beharbada lurraren malkartasunak Alpeetako gailurrak ekartzen dituelako gogora, nahiz eta beste eskala batean. Faunari dagokionez, erbi, basurde eta sai arre asko daude, besteak beste. Gainera, faunari begiratzeko behatoki bat dago parkean. Informazio gehiago Faunari dagokionez, erbi, basurde eta sai arre asko daude, besteak beste. Gainera, faunari begiratzeko behatoki bat dago parkean.

  • Aralarko Parke Naturala (Gipuzkoa) Argazkia: Xabier Eskisabel

    Aralarko Parke Naturala (Gipuzkoa)
    Argazkia: Xabier Eskisabel

    Magikoa eta iradokitzailea, bere kareharrizko mendiguneekin, bere ibaiekin eta iturburuekin, bere landare eta fauna aberatsekin, bere mitoekin eta elezaharrekin, bertakoak zein kanpokoak erakartzen ditu Aralarko parkeak, botere liluragarriarekin. Gailurretara igo nahi dutenek nolabaiteko esperientzia izatea komeni da.

  • Aiako Harriak (Gipuzkoa)  Argazkia: Mikel Ortega

    Aiako Harriak (Gipuzkoa)
    Argazkia: Mikel Ortega

    Granitozko mendigune horrek, interes ekologiko handikoak, honako hauek ditu ezaugarri nagusi: edertasun paregabea, baso-aberastasuna eta, batik bat, askotariko fauna. Errekak ditu inguruan, hala nola Aitzondo izenekoa, 100 metrotik gorako ur-jauzia duena.

  • 1