DIVINO TESORO

Del 03 de Junio al 13 de Junio

ekainak 03-13

Casa Garcetas Etxea

Alumnos 4º de Diversificación y 4º A del Instituto Samaniego de Laguardia

Con la idea de cambiar la mirada hacia la generación de nuestros mayores surgió el planteamiento de esta exposición. El objetivo era que los adolescentes,alumnas y alumnos del Instituto Samaniego de Laguardia realizaran fotografías con teléfonos móviles a personas mayores con la finalidad de retratarlos en actitudes, alegres, llenas de vitalidad , divertidas, inesperadas…. Y a este objetivo se unía que en la asignatura de Plástica realizaran pinturas y dibujos teniendo en cuenta las mismas premisas. Con esta Exposición, pretendemos dar visibilidad a la capacidad creativa y artística de los/las jóvenes a través de la tecnología y poniendo el foco de atención en los mayores. Fomentar la relación intergeneracional , compartir conversaciones, vivencias, era otro de los objetivos. Pensamos que esta actividad que acerca jóvenes y ancianos ha servido para aprender y comprender y no discriminar ninguna etapa del ciclo vital .

Bizitzaren azken etapari deritzo zahartzaroa. Urteek baldintzatzen duten aroa izan arren, sarri norberaren izaera eta aldarteak diferentzia handia egin dezake, jarreran baitago benetako adina. Ikasleekin ataka horretan dauden adinduengana hurbildu eta begirada aldatzeko asmoz sortutako egitasmoa da hurrengoa. Abiapuntua Samaniego BHIko ikasle nerabeak pertsona helduengana hurbildu eta jarrera alai, aktibo eta bizigarriekin argazkiak ateratzea izan da. Horretaz gain, Plastika eta Ikus-Hezkuntza ikasgaian zahartzaroaz modu artistikoan hausnartzeko gonbitea egin zaie ikasleei eta bertan, besteak beste, eskuak agertu dira, benetako adinaren arrastoak. Erakusketa honekin, ikasleek duten sormena eta gaitasun artistikoa azaleratu nahi ditugu, bai eta teknologia berrien erabilgarritasuna ere. Hau guztia, adinduei arreta eskainiz eta egungo gizarteak kontutan hartzen ez dituen zahartzaroaren ezaugarri pizgarriak erakutsiz. Belaunaldi ezberdinen arteko harremana elikatuz, elkarrizketak, bizipenak eta helburuak partekatzea da proiektu honen funtsa. Ikasleen begirada eta irizpidea aldatu eta bizitzaren gaineko hausnarketa eginaz, sormenean murgilduriko ikasgai oparoa izan da proiektu hau.