Sara Gandara, Mikel Pagadi y Zuhaitz Gurrutxaga serán los encargados de retransmitir en directo las campanadas en ETB1 y ETB2 el próximo 31 de diciembre.

Euskal Telebista retransmitirá las campanadas de Nochevieja de este año desde la localidad alavesa de Laguardia. Sara Gandara, Mikel Pagadi y Zuhaitz Gurrutxaga presentarán en directo el especial 'Kaixo 2019' que se emitirá simultáneamente en ETB1 y ETB2 el 31 de diciembre.

Laguardia es la capital de la Rioja Alavesa, tierra de vinos, bodegas y viñedos. Se halla en un alto y está rodeada por una muralla que mandó construir el rey Sancho el Fuerte de Navarra. Desde su caso histórico de preciosas calles de estilo medieval despedirán el año 2018 y darán la bienvenida al 2019 los presentadores de ETB.

Como en años anteriores, antes de la emisión en directo de las campanadas, ETB1 emitirá un programa especial al estilo de 'Herri Txiki, Infernu Handi' en el que Zuhaitz y Pagadi conocerán las curiosidades de Laguardia y alrededores a través de las charlas que mantendrán con sus habitantes.

ETB dio la bienvenida al año 2018 desde la ermita Santa Katalina de Mundaka, también de la mano de Sara, Mikel y Zuhaitz. Fue una noche mágica y especial que contó con la actuación en directo de los cantantes Alex Sardui e Izaro Andrés. Juntos interpretaron la conocida canción 'Aske maitte' acompañados del grupo de baile Ross de Gernika.

El programa 'Kaixo 2018' se emitió simultáneamente en ETB1 y ETB2, y alcanzó el 14,8% de share y el 21,8% de cuota entre el público euskaldun. Asimismo, obtuvo una audiencia acumulada de 237.000 telespectadores en Euskadi y su área de influencia.

Sara Gandarak, Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak zuzenean gidatuko dute abenduaren 31ko saio berezia ETB1en eta ETB2n.

Arabako Laguardia herritik egingo du aurten Euskal Telebistak Gabon Zaharreko kanpaien emankizuna. Sara Gandarak, Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak zuzenean gidatuko duten 'Kaixo 2019' saio berezia ETB1en eta ETB2n izango da ikusgai abenduaren 31n.

Arabako Errioxako hiriburua dugu Laguardia, mahastiez eta upategiez inguratutako herria. Bertan ekoiztutako ardoengatik ez ezik, Nafarroako Antso VII Azkarrak eraikitako harresiagatik ere ezaguna dugu. Muin batean goialdean eta harresiaz inguratuta dago herrigunea eta handik zuzenean arituko dira ETBko hiru aurkezleak, 2018 urteari agur esan eta 2019ri ongi etorria emanez.

Aurreko urteetan bezala, zuzeneko emanaldiaren aurretik, Zuhaitz eta Pagadik gidatutako saio berezia eskainiko da ETB1en. 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan egin ohi duten modura, Laguardia eta Arabako Errioxako bitxikeriak ezagutuko dituzte bertako herritarrekin solasean arituz.

Iaz ETBk Mundakako Santa Katalina baselizatik eman zion ongi etorria urte berriari, Sara, Mikel eta Zuhaitzen konpainian baita ere. Emanaldian, Alex Sardui eta Izaro Andres abeslariek parte hartu zuten, hain ezaguna egin duten 'Aske maitte' zuzenean kantatuz, Gernikako Ross dantza taldea lagun zutela.

'Kaixo 2018' saioa ETB1 eta ETB2 kateetan aldi berean emititu zen, oro har %14,8ko audientzia zatia eskuratuz eta euskaldunen artean %21,8ko kuota. Halaber, 237.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.