Foto: Aitor Ayesa

Laguardia-Biasteriri buruz hitzegitea, ardoari buruz hitzegitea da. Bere paisaien margoa, bere historia, bere biztanleen bizitza, dena dago berarekin askaezinik lotua. Hiriska honek urtean hamabi milioi bat litro ekoizten ditu.

Arabar Errioxan egoera multzo batzuk dira alde hontako ardoei proiekzio internazionala ematen diotenak: Egoera geografikoa, klimatologia, lurrak eta mahats motak.

Mahatsondoa zonako lurreko baldintzetara eta klimara oso landare moldagarria da. Bapateko tenperatura aldaketa batzuk, euri ez oso ugariak, lur buztin-kareatsuak eta hegoalderuntzko orientazioak, kalitate haundiko ardo bat dute emaitzat, Estatu Espainarreko Jatorrizko Denominaziorik zaharrena duelarik.

Errioxa jatorrizko denominazioa, 1926an iada ezagutua, 1991tik aurrera. Baimenduko kategoriarik handiena du, gure lurraldean bakarra izanik. Bere arautegiak ekoizpen eremuaren mugatzen ezartzen du, halaber landu daitezken mahats motak eta lurrak.

Kontseilu Eerregulatzailea arautegi hau aurrera eramateaz arduratzen da.

Zonako ardoaren kalitatea mugatzen duten faktoreak ez dira lehen aipatutakoak soilik, Errioxa Jatorrizko Baimenduko kontseilu Erregulatzaileak, ardogintza hurrengo barietateak erabiliz izan behar dela dio:

Ardo Beltza

Tempranillo
Graciano
Garnacha
Mazuelo

Zuria

Viura
Garnacha
Malvasía

Ardo Beltz ona Tenpranilloa da, gorria Garnatxa Beltzekoa eta zuri ona Viura-koa. “Trenpranillo” eta “Graciano” motak, jatorriz Errioxakoak dira;besteak mediterraneo aldekoak dira, baina oso ondo egokituak.

... baina ardoa prozesu luze baten emaitza da ...

Arabar Errioxako ardoak lortutako ospean, ez dute faktore naturalek bakarrik esku hartu, bertako jendearen jarrerak eta beraien kezka hobetzeko lanak zer ikusia izan dute bertan.

Historian zehar, ardoaren elaborazio prozesuan eta ardoaren tratamenduan jasotako jakindura guztiak aplikatu zaizkio, esperientzaren emaitza.

Arabako Errioxan ezagunenak ardo beltzak dira, hala ere zuri eta gorriak ere ekoizten dira.