Foto: Josemi Rodriguez

Hamaika solairu inguruko altuerarekin, igogailuaren egiturak atentzioa ematen du hiribilduaren ekialdean. Eraiki zenetik, Laguardiako biztanleek eta bisitariek ez dute ingurubirarik egin behar herriko goialdera iristeko.

Handik, ezin hobe ikusten da Laguardiako aintzira-gunea, batik bat Prao de la Pauleko aintzira. Aintzira-gunea biotopo babestu deklaratu zuten, bere ezaugarriak eta bioaniztasuna kontuan hartuta. Gainera, udalerriaren inguruan dauden mahastiak eta upategiak ere ikusten dira.

Azpiegitura osatzeko, oinezkoen pasabide batekin lotzen den pasagune bat egin da goialdean, hiribilduko eremu harresituan erraz sartzeko. Mugikortasun gutxituko pertsonak, institutura doazen ikasleak, kiroldegitik hurbil bizi diren biztanleak edo kirol-instalazioen erabiltzaileak dira igogailuari onurarik handiena ateratzen diotenak. Turistek ere bai, behealdean autoak eta autobusak uzteko lekua baitago. Hain zuzen, Laguardiara etortzen diren bisitariek igogailua erabiliz eman diezaiokete hasiera bisitari.

Igogailua goizeko zazpietatik gaueko hamabietara dago martxan, eta hamar pertsona edo 800 kilo eraman ditzake aldi berean.