Foto: Aitor Ayesa

Tenpluaren oinenpean aurkitzen den kanpain-dorre honek aparteko aipamena merezi du.

Herriko harresiak defenditzeko balio izan zuen aintzinako gaztelu bat da, mendebaldean, gaztelu handiaren bizkarretara eta bere dorreek, herriaren iparraldeko aldea defendatzen zuten. Elizoin karratukoa, Italiako iparraldean eta katalandar Pirineoetako erromanikoetan eraiki zirenenen tankerakoa.

Pi garai bereiz ditzakegu bere eraikuntza eta estiloan.

Lehena transizio erromanikoari dagokiona (XII. mendearen bukaera eta XIII. mendearen hasiera). Leiho bikotuak eta ekialdeko aitzinaldeko arkuak garai honetakoak dira.

Ekialdeko goi leihoetako enjuteetan Salbaitzalearen irudia ageri da, erromanikoaren ezaugarriekin, eta ziurrenik beste eraikuntzaren batetik aprobetxatua izan zena.

Bigarrena XII. mendetik XIV.erakoa lehen solairuko leihoetan ageri da, hara nola Benito Deunaren irudia bezala, sortaldeko balkoiaren gainean aurkitzen dela, gablete oso zorroztuan inskribatua eta floroi batez errematatua.

Dorre hau monastegi batetakoa izan litekeela pentsatzen da (hortik Benito Deunaren irudia) eta denbora askoren ondoren “abat dorrea” deitu zen.

Díptico diseñado por ayser.com

SARRERA EROSI


Diptikoa PDF formatuan deskargatu