Tenpluaren zati gehiena garai honetakoa da. Zati gotikoa da , eta bertako mozketa eta aldakuntzez gain itxura nahiko homogeneoa erakusten du.
Barneluzegoak
Bere dekorazioa xumea da.Arku zorrotzez eratua, gurutzeria sinpleko gangak baptiserioko kaperarena eta koroarena ezezik , eite izartua dutelarik . Azken honen giltzarriek salbatzailea eta ebangelistak irudikatzen dituzte.
Absideak
Hauek ere garai eta garaiera desberdinetakoak egokitzen duten barneluzeagoaren arabera. Bi zati ditu: bata zuzena, gurutzeria xume batetako ganga batez estalia eta bestea kanporantz poligonala eta zirkularra barrukalderuntz ganga ikusgarriekin. Batez ere erdiko absidea oso narriatua dago beranduago egin ziren lan desberdinengatik.
Zentroko absidea bereziki hondatuta dago, ondoren egin ziren hainbat lanen ondorioz.
XVIII.mendearen azken urteetan gaurko erretaula ezarri zen, fondoko ganga estali zen, kanpoaldetik ikusten diren hiru leiho gotikoak itsutuz. Kapera nagusia oso iluna gelditzen zenez, lehen zati zuzeneko ganga rasgatu zen eta honen tokian kupula semiesferiko bat eraiki zen eta gainean, leihodun linterna bat.
1790an erdiko absideari gertatutakoa aldamenekoei ere gertatu zitzaien.
Leihotzar Gotikoak
Eliz gurutzearen eskumako besoaren fondoan arku zorrotzdun leihotzar bat, arkibolta bikoitza nabarmentzen dira.
Hegoaldeko Ateaurre erromanikoaren alboan koroko eskuineko barneluzeagoari argia ematen dion arrosetoi bat dago.
Tenpluaren oinetara arrosetoi haundi bat dago, zeinek aintzinako ate nagusia apaintzen zuen eta Gure Pilarreko Andrea-ren kapera eraikia izatean hormartekatua gelditu. 3,40 m ditu diametroz. . Hiru biribil kontzentriko, bi barruko baketoiek eratuak eta kanpoaldea laugingildun loreetaz. Arrosetoia, laugingildun zirkuloz eratuta dago. Lauhostodun dekorazioa berdina da arrosetoi honetan, hegoaldeko atearen begian eta Pilarreko Ama Birjinaren mainelaren aldeetan, garai berdinekoak direla gutxi gora behera.
Koroak
Erdi Barneluzegoko koroa: gotikoa da, XV. mendearen azkenengo urteetakoa eta XVIII. mendean aldatua bere barandan.
Erdiko arkuko arrankeetan, xarkatutako elementu gotiko batzuk gelditzen dira, erliebe bakanak eta ederrak. Eskuinetara, itsasneska bat orrazten, tximino bat danborra jotzen eta ezkerretara herensuge bat.
Komunikazio arkuak aldamenetako koroekin animali, munstro, eta irudi bitxiz dekoratuak daude. Horrela, eskumako koroarekin komunikatzen duena aingeruen aurpegiz eta beste irudi batzuez dekoratua dago, bere bitxikeriarengatik mahasbiltzailearena nabarmentzen dugu, bere eskuetan mahatsez beteriko otzara eta korketea daramala. Estilo platereskokoa da eskuinera dagoen barneluzegoaren koroa, eta ezkerrekoa errenazentista.