Antso VII. “Sendoak” (1194-1234)ez dio bere buruari gaztelua bakarrik sendotzea proposatzen, herri guztia ere sendotu nahi du Sendotze hauek harresi guztiak ekarri zituen, Antso Abarkaren gaztelua zatituz, herri guztia inguratuz.
Garaiak eta sendoak, leku batetik bestera distantzia proporzionatura, gora altxatzen ziren lauzokodun dorretzarrak kanporantz ateratako murruetatik, almenak eta zirrikituez apainduta.
Laguardia-Biasteri bere eginkizun militarrarengatik gelditzen da markatua, honela hirigunea 3 kale longitudinalez osatua dago hauek aldi berean 3 kale kantoietan gurutzatuak aurkitzen direlarik. Beste 2 kale txikiago paralelo daude, zeharkako karrika bat, plaza laukizuzen bat erdian.
Harresi hau, 4 kanpo ateren bidez komunikatzen zen.
- Bata mendebaldean; Paganos-eko Atea.
- Hegoaldean: Mercadal.
- Hego ekialdean; la San Juan atea.
- Ipar ekialdean; Santa Engracia.
- Carnicerias Atea, ekialdean, XV.mendean ireki zen.
Herriko rol defentsiboari eta izaera militarrarengatik, erresuma ezberdinetako gatazketan sartua aurkitzen zen, Laguardia-Biasteriko biztanleak auzegunetako izakera hiri-militarretako antolamenduetan banatzen ziren.
Beren lana herria inguratzen zuen harresia defendatzea zen.
- Santa Engracia; harresiko zona defenditzen zuen, hemendik hasita San Juan ateraino.
- San Juan; Mercadal-etik San Juan-erarte.
- San Nicolás; Mercadal atetik Paganos aterarte.
- San Antonio; Paganoseko atetik Santa Engracia aterarte.
Gaur egun oraindik ikus ditzakegu herriko sarrera ateeetan, haien auzuneen oroimenez, agerrera zizkuak. Hauek Santuen irudiak dituzte.
Beranduago hurbilguneak areagotu ziren eta bakoitzak bere irudia edukitzea nahi izan zuen. Horregatik da barrualdeko kale batzuk bere Santuekin aurkitzen ditugula.
Aintzinako irudietatik San Antonio Abat-en irudia da kontserbatzen den bakarra, orain dela gutxi errestauratua, XIII. mendekoa.