Gerra karlistak herria eraitsita utzi zuen, gaztelua iada ez da existitzen, harresiak murriztuak izan dira, ... historiako lur jotzeek ez dute lortu ordea, herriak bere jaun airegaltzea.
XX. mendea hasten da eta Laguardia-Biasteri apuka-apurka errekuperatzen doa.
1920. urtea. Raimundo Deunaren Hospitalaren inaugurazioa. Osasun Zentru honek zonako gaixoak aterpetzen ditu, epe honetan zaila bait da gertueneko hirietara bidaiatzea. Komunikazioak hobetzean bere eginkizuna aldatzen joaten da; Euskal Herriko bronkio gaixoak jasotzen zituen eta beranduago, arabar umeak.
1927an ikastetxeak inauguratzen dira, lehen gazteluak okupatzen zuen lekua beteaz, bertara Laguardia-Biasterin bizi diren umeak joaten jarraitzen dute.
1932an Victor Tapiaren txaleta eraikitzen da. “El Collado” ko ibilbidean kokatua.
Gerra Zibila, 1936tik 1939ra Espainia birrindu zuen gertaera belikoa, Laguardia-Biasterin irudikatu zen ere. Gerra osteko urte garratz batzuen ondoren, 70. hamarkadaren ostean bertako hazkuntza eta handitzea ematen dira; bertako hurbil guneetako upategiak, kirol instalazioak eraiki, ardoaren etxea inauguratzen da, ...gaur egunerarte dena eratzen doa apurka-apurka.
Laguardia-Biasteri xarma handiko herri bat da, bertako lurretako paisaiaren aberastasunarekin batera, mahastiz beteta bere harrietan grabatuta gordetzen du gizaki batzuen memoria antzinatik bizi, borrokatu eta hil egin zirenak gure historia eratzen lagunduz.