Iraileko lehenengo larunbatean, ohizkoa den Berberanako erromeria egiten da. Berberana, mendizerrako magalean aurkitzen den beseliza txiki bat da, Sotillo trikuharritik 3 kilometrotara dagoena.
Jaialdi hau ez da Laguardia-Biasterikoa bakarrik, inguruko herrialde guztikoa baizik. Inguruko herrietako jendea hurbiltzen da aipatutako baselizara egun atsegin bat pasatzeko asmoz, naturarekin bat eginda, antolatzen diren ekintza ezberdinekin gustora egonda.