Foto: Josemi Rodriguez

X. mendean 908.urtean ziurrenik, Antso Abarka errege nafarrak, gaur egun Arabako Errioxa den pentokako iparraldean gaztelua eraikitzen du; honen zeregina Nafarroako defentsa eta zaintza delarik, mairu eta gaztelatarrez inguratua.

Horrela jaiotzen da Laguardia-Biasteri, eginkizun militar gogor batekin, bere eratzailearen jiteari erantzunez eta baita bere eginkizun defentsibo bereizgarriena ere, hau erregeak emana eta bere izaera eta historia mugatzen dituena.

Laguardia-Biasteriko gaztelua, idazle askok honi buruz idatzi dutelarik, XII.mendetik XV mendera eraikitako Nafarroako erreinuetako garrantzitsuenetarikoa izan zen bere egoera fronterizoarengatik, 1785erarte mantendu zen, orduan bota egin bait zuten hiriko hobekuntza burutzeko.

Gaztelu hau zonako ederrenetariko bat izan zelarik, Nafarroako Erregearen bizilekua izan zen askotan. Dirudienez, Blanca Andreak Nafarroako bertan ikusi omen zuen argia eta 1150ean Antso “Desiratua”-rekin ezkondu zen.

1164. urtean, Antso VI.a, Blanca Andrearen anaiak, Laguardia-Biasteriri Populazio Forua ematen dio eta herriko maila goratzen du, bertako biztanleak gizon franko eta askeak bihurtuz, hainbat pribilegio emanez:

  • Merkatu askatasuna
  • Zergen galera
  • Jainkoaren Epaiketen “ukatzea”

Pribilegio hauek unibertsalak ziren bere biztanle guztientzat eta bertako aginpean zeuden lurraldeetara zabaltzen ziren.

Populazioaren hazkuntza ekarri zuen foru honen emateak, herriko egoileei emandako pribilegioak erakarrita, merkatari, artisau,... gaztelu militarraren babespean kontzentratzen dira, etxe bizitzak eraiki eta herria haunditzen dute, kultibo zelaian jartzen dira, herrialde berriak jaiotzen dira bere inguruan eta zaharrak berriz populatu.