Otsailaren 3ra gehien hurbiltzen den igandean San Blas eguna ospatzen da Paganosen. Inguru horretako urteko lehen jaiak direnez, dute agian horren harrera ona.
Laguardia-Biasteri bere osotasunean jeisten da Paganosera. “Txulalai” dantzatzen da eta erlikiari musu ematen zaio. Egun honetako ohizko janariak dira txorizo zopa, hostore deituriko bizkotxo bat eta ardo gorria. Baita ardo beroa ere, agian eguraldi hotzarengatik, edaten da.
Gero eta hedatuago den ohitura , “cachete” izeneko ogien eta hostoreen bedeinkapenera joatea da.
Txulalai
Txulalaia, Paganoseko herrian otsailean ospatzen diren San Blaseko Festen dantza tipikoa da. Paganos Laguardia-Biasteritik kilometro batera kokatzen da eta bere udalerri-terminoaren barne dago.
Dantza horretan nahi duten guztiek parte hartzen dute. Modu horretan dantzari inprobisatu bihurtzen dira. Horiek korro bat osatzen dute eta Txulalaiako musikaren erritmoarekin dantzatzen dute. Oso dantza bitxia da. Horretan, erritmo eta mugimendu ezberdinak txandakatzen dira. Bitxiena “galdaken talka” edo “ipurdikada” da, hainbat mementutan egiten da, musikaren erritmoarekin, eta dantza bitxi hau bereizten dute.