Laguardia-Biasterik betikoa izateri uzten dio ekaineko 23 eta 29 egunen bitartean; ohizkotasunak bertan behera uzten ditu kaleak, dena iskanbila eta poztasuna bilakatzen da, Laguardia-Biasteriko zaindarien jaiak ospatzen dira.
Ehundaka pertsonek dena leporaino betetzen dute, tabernak, upategiak, Laguardia-Biasteri gainezka dago. Ekainaren 23an, eguerdiko ordubatetan, kanpai hotsak entzuten dira txupinazoak hasiera ematen die jaiei. Dultzaina eta suziri hotsen artean hasten dira jaiak, Udaletxeko balkoian bandera jasotzen da, amaierako traka eta upelaren ehorzketarekin bukatuko direnak.
San Joan eta San Pedroren omenezko Jaiak
Baina Laguardia-Biasteriko jaiak ez dira soilik poztasuna eta iskanbila, ohiturek ere leku garrantzitsu bat betetzen dute. 23an, egun berean, arratsaldeko lehenengo orduan, Dantzariek Katximorro buru dutela, alkate eta zinegotzi sindikoaren bila abiatzen dira segizio bitxi bat osatuz.Bi hauek plazararte eramaten dituzte Laguardia-Biasteriko bandera jeitsi dezaten. Jetsiera zuzenean burutzen da balkoitik kalera. Bertan, Udaletxeko langile batek hartuko du zinegotzi sindikoari emateko asmoz. Guzti honen ondoren, lore ematea egiten da.
Hau egin ostean, gonbidatuak eta Udalbatza San Juan izeneko elizarantz doaz, aurretik Dantzari, Katximorro eta dultzainariak dituztelarik.
Behin elizan egonda, hiriskako Bandera “Pilarreko Ama Birjina” eta “Zaindari Deunaren” ohorean, “Banderaren eraikitze” izenaz ezaguna den usadiozko zeremonia burutzen da.
San Juan jaiek eskaintzen duten erakarpen bereziena, seguraski ganadu suharren entzierroak dira.
Eguerdian, kale Nagusia hesien bidez isten da, eta hiru suziriren jaurtiketaren ondoren, abere taldea askatzen da; bigantxek kalea mutilen atzetik zeharkatzen dute, mutil hauek euren ausardia erakusten dutelarik. Arratsalde erdian, Zezen Plazan, abere hauek toreatu egiten dira, bertan nahi duenak esku har dezakelarik.
Jaian buru belarri sartu behar da, bizi behar da, jendeak eraman zaitzala eta fanfarreen erritmora kalez kale salto egin behar da, zurrakapote izenekoari zurrutada bat eman (ardo, limoi, azukreeta kanelaz ) herriko jendeak egiten duena euren gonbidatu, lagun edo senditartekoei eskeintzeko , eta dantzatzen jarraitu gorputzak ahal duen guztia eman arte. Horrelakoak dira jai hauek, gozatzeko pentsatuak.
Zalaparta guzti hau ekainaren 29an amaitzen da “upelaren ehorzketaz”, eta amaierako trakaren burrunbarekin, jaiak hurrengo urterarte agurtzen direlarik.