Maiatzean Laguardia-Biasteriko festa garrantzitsuenetariko bat ospatzen da: Gaitari Eguna. Nahiz eta festa hau Jesús Martínez (Jimeleo), Laguardia-Biasteriko gaitari nagusiaren ohorez sortua izan, gero eta jende gehiago erakartzen duen festa izatera pasa da.
Ez da ahaztu behar, Laguardia-Biasteri gaitari, dultzainarien sehaska izan dela, eta bere erdi aroko zaporearekin instrumentu honen hotsak entzuteko lekurik aproposena dela.
Egun honetan alderdi guztietako gaitariak elkartzen dira hemen. Kontzertu, dantza jaialdi, obra desberdinen konposizioa eta berreskuratze lehiaketa, dianak, kalejirak, ... egun honetako ekintzak osatzen dituzte
Sarrera
Arabako folklore zabalaren barruko dantzak eta musika ezezagunak dira ia herrialde osoarentzako. Hau ez da hauen faltarengatik, ugariak baitira, baizik eta hauei buruz eginiko deskripzio, ikasketa eta ikerkuntza urritasunarengatik.
Honi buruz aurki dezakegun dokumentazioa oso urria da eta orain dela 30 urte atzeragokoa ia hutsa. Ahoz trasmititu da dena, gehienez partiturak dituzten apunte txiki batzuk aurki ditzakegu gaitarien partituretan.
Dantza bakoitzak bere momentu zehatza zuen, data zehatza eta data hortatik kanpo ez zen posible hau ikustea, kasurik onenean urtean behin errepikatua izaten zen. Dantza herrikoa da honen erabileragatik eta ez ordea, bertan jaio izanagaitik. Ez da kanpora ateratzen, ez da kanpoan ezaguterazten eta hau zabaltzeko arduradun bakarra gaitaria da.
Kasu gehienetan dantzariak gazteak dira, ia urtero edota adin konkretu batera iristean aldatzen direnak. Era honetan, dantzatan elementu berriak barneratzen dira edo lehendik dauden dantza elementuen aldaketa ematen da.
Beste elementu gehigarri bat, Araban ematen den nekazal populazioaren gutxitzea da hiri populazioa gehitzearen alde eta nekazalarenaren zahartzea dakarrena. Populazioaren zaharkuntza honek dantzaren amaia ekarriko luke, baina hau ez da Laguardia-Biasteriko kasua. Laguardia-Biasterin, bere populazio haundia, eskualdeko buru eta herriko gaitariak egoteagatik dantzek irauten dute, ez dira desagertzen.
Laguardia-Biasteriko Dantza Tipikoak
Gaitariek interpretatzen dituzte dantza hauek. Hauek eskualdeko ohizko musikari buruzko ikerketa ugariak burutu dituzte. Gauregun ere, hauetariko batzuk mantentzen dira zehaztutako data batzuetan. Laguardia-Biasterin dantza nagusiak hauek dira:
San Juan eta San Pedroko Zaindariaren Jaiegunetan tipikoak dira “San Juaneko Kalejira” eta “Laguardia-Biasteriko Kalejira”. Dantzarien konpartsak sindikoaren eta alkatearen bila joateko melodiak dira. Horiekin plazara arte laguntzen diete, eta lore sortak banatzen edo jarraiagoan elizararte abiatzeko.
San Juan kalejirak-Laguardia-Biasteriko kalejirak: Dantzarien konpartsak erabiltzen dituen doinuak sindiko eta alkatea jaso,eta hauek plazara lagundu eta lore sortak banatu edo jarraiagoan elizararte abiatzerakoan.
Bandararen Eraikitzea San Juan Jaiak: Bandera bere erritmoan eraikitzen da. Ignazio Deunaren martxarekin erlazionatua omen dago.
Dantza guzti hauek Laguardia-Biasteriko folklorearen zati dira. Gaur egun, hauetako zenbait dantza ez dira burutzen arrazoi desberdinengatik.