Foto: Josemi Rodriguez

XVI. mendean bateratua zegoen Espainia, errege katolikoen agindupe absolutuaren menpe zegoelarik. Laguardia-Biasterik lehenengo plaza militartzat izandako garrantzia galdu egiten du eta gerra eszenatoki izaterai utzi egiten dio. Bake epe bat bizitzen da eta honek herriko aberastasuna eta hazkuntza bat ekartzen ditu, hau ardoaren salerosketa eta orubeetan finkatzen diren sendi garrantzitsuei esker.

Hau, batez ere, jauregi itxurako eraikuntzetan nabaritzen da. Koba edo upategi familiarrak, Laguardia-Biasteriko ezaugarri direnak, mende honetan zehar eraikitzen dira.

Laguardia-Biasteri, bertako lurrazpiko pasabideetatik ibilia izan liteke. Etxe bakoitzak bere upategia dauka. Honen neurriak ez du zer ikusirik tamainarekin, honela badira upategi txikiko demaseko etxeak eta alderantziz. Bere betekizun garrantzitsuen bat ardoa gordetzea eta behar bezalako baldintzapean kontserbatzea izan da, hala ere monumentu historiko mugatu batzuetan gordeleku edo kuartel bezala erabiliak izan ahal ziren, bertan gerrako planoak taiutzen zirelarik.

XVI. mendearen azken urteetan eta XVII. mendearen epe batean zehar, izurrite batengatik soildua egon zen, honi buruz dauden lehen berriak 1564. urtekoak dira, baina beranduago heritasun honen agerrera bortitza batzuk egon ziren, hauek populazioaren ehuneko hamarrean gelditzea eta herriska batzuen desagertzea ekarri zuen.