La Cascajako trikuharria

Domingo Fernandez Medranok aurkitu zuen 1953ko abuztuaren 5ean.

Sei lauza hexagonaleko ganbera bat du. Ganberaren estalkia eta korridorearen zati bat kontserbatzen dira.

El Montecilloko trikuharria

Roberto Ibañezek 2009an aurkitua, Eskuernagako iparraldean dago.

Korridore-hilobi bat dela uste da. Ganberan, sei lauza bertikalek 2,50 x 2,30 metro inguruko esparru poligonal bat mugatzen dute. Gainera, korridoreko bi lauza kontserbatu dira, 2,50 m ingurukoak.

Lazayako trikuharria

Domingo Fernandez Medranok aurkitu zuen 1952an, eta 1957an induskatu zuten.

Ganbera zazpi lauzaz dago osatuta; oso esparru poligonal irregularra osatzen dute. Korridorea ez dago osorik, baina ondo markatuta dago.

El Sotilloko trikuharria

Domingo Fernandez Medranok aurkitu zuen 1955ean, eta 1963an induskatu zuten.

Ganberak bederatzi lauza ditu; hiru metroko diametroko esparru ia zirkular bat osatzen dute. Estalkiaren lauza guztiak falta dira.

San Martingo trikuharria

Barandiaranek eta Medranok 1956an aurkitu eta 1964an induskatu zuten.

Ganbera 10 lauzaz dago osatuta; esparru poligonal asimetrikoa osatzen dute. Estalkiaren lauza bat baino ez da kontserbatu.

Alto de La Hueserako trikuharria

Domingo Fernandez Medranok aurkitu zuen, 1948ko abuztuaren 30ean.

Tumulua oso deformatuta dago. Ganbera lauza handi bat duten sei blokez dago osatuta; lauza hori, zalantzarik gabe, estalkia zen.

Chabola de la Hechicerako trikuharria

Alvaro de Gortazarrek eta Carlos S. Tejadak 1935ean aurkitua, zenbait etapatan izan zen induskatua.

Ganbera esparru poligonal bat osatzen duten bederatzi lauzaz dago osatuta. Korridoreak sei lauza ditu: bost gehi ixtekoa. 1974an zaharberritu zuten.

El Encinaleko trikuharria

Domingo Fernandez Medranok 1943an aurkitu eta 1951n induskatu zuen.

Sei lauzak ganberaren esparru poligonala osatzen dute, eta lauk, korridorea. Estalkia falta du.

Los Llanoseko trikuharria

Zoilo Callejak aurkitu zuen, lagin bati esker. 1982an, Jose Ignacio Vegasek induskatu zuen.

Trikuharria osatzen duten harriek oinplano angeluzuzen bat osatzen dute, eta estalkia ganberaren barruan erorita dago.