Laguardiara egun bateko bisita egin nahiz gaua herrian eman nahi baduzu, gure harresietatik kanpo egin daitezkeen jarduerarik eta bisitarik interesgarrienetako batzuk erakutsiko dizkizugu.

Halaber, Harresien artean atala ikustea gomendatzen dizugu, herrian bertan zer egin dezakezun jakiteko.

  • Ardoaren erakustokia  7 €/pertsona Bisita eta dastatzea: 11,5 €/pertsona 4Dko esperientzia sentsoriala, filmarekin
    "En Tierra de Sueños"


    Astelehenetan itxita
    Informazio gehiago:945 600 032
  • La Hoyako herrixka

    La Hoyako herrixka

    Sarrera librea Udaberriko eta udako ordutegia:
    Asteartetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
    Igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara

    Udazkeneko eta neguko ordutegia:

    Asteartetik larunbatera, 11:00etatik 15:00etara
    Igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara

    Azken erakustaldia ixteko ordua baino ordu-erdi lehenago hasiko da.

    Astelehenetan itxita
    Informazio gehiago: 945 621 122
    Arabako Museoen Zerbitzua: 945 181 918
  • Trikuharrien bidea

    Trikuharrien bidea

    Bidea Arabako Errioxako iparraldean dago, Kantabriako mendilerroaren ondoan.
    Mendilerroaren inguruan, historiaurreko hondar asko daude, bertatik gizakiak aspalditik ibili direla jakitera ematen dutenak. Buradongo kastroak, La Hoyako herrixka protohistorikoa eta historiaurreko beste herrixka batzuk daude, baina, trikuharri asko eta asko daudenez, horiek eman diote izena bideari.
  • Hezeguneak

    Hezeguneak

    Ingurune babestua da, Carralogroñoko, Muscoko, Carravalsecako eta Prao de la Pauleko hezeguneak barne hartzen dituena.
    Azken horretan, paisaiaz gozatzeko eta hegaztiak begiztatzeko bidezidor bat dago.
  • Trena mahastien artean

    Trena mahastien artean

    5 €/pertsona Haurrak: 3€/pertsona Informazioa eta erreserbak, telefono honetan:629830148
  • GR-38 ibilbide luzea

    GR-38 ibilbide luzea

    Ardoaren eta arrainaren ibilbide ere esaten zaio. Hari esker, natura eta gure lurraldea maite dituztenek antzina-antzinatik eta milurtekoetan zehar merkatariak eta mandazainak harremanetan jartzeko balio zuten bideak ezagutu ditzakete.
  • GR-99 ibilbide luzea

    GR-99 ibilbide luzea

    Ebro ibaiaren bide natural ere esaten zaio ibilbide horri, Ebro jaiotzen den lekuan hasi eta Tarragonako bokalean amaitzen baita. Ibilbideak Kantabria, Burgos, Araba, Errioxa, Nafarroa, Zaragoza eta Tarragona zeharkatzen ditu.
    Informazio gehiago
  • Ignaziotar bidea

    Ignaziotar bidea

    Ignazio Loiolakoak, zalduna zela, 1522an Loiolatik Manresaraino egindako bidea da.
    Bidea Ignazio Loiolakoaren Azpeitiko sortetxean (Gipuzkoa) hasi eta San Ignazioren kobazuloan amaitzen da, Manresan.
  • Laguardiako upategiak

    Laguardiako upategiak

    Arabako Errioxan, upategi ospetsuak ditugu. Gehienetan, bisita gidatuak egin daitezke instalazioetara.
    Erosoagoa izan dadin, aurretiko hitzordua eska dezakezu.
    Botoi honen bidez, kontsultatu upategi bakoitzaren datu guztiak.
  • 1

Arabako Errioxako beste gauza interesgarri batzuk

Eltziego

Begiratu zer ikus dezakezun Eltziegon: zein diren bisitatzeko lekurik ezagunenak, zer egin daitekeen, etab.

Sartu webgunean

Bastida

Ezagutu Bastida zuzen-zuzenean, hango agenda, albisteak, etab.

Sartu webgunean

Arabako Errioxa

Arabako Errioxako informazioa
Zer egin, non lo hartu, non bazkaldu, nora joan, etab.

Sartu webgunean

Nabaridas

Kultura Ondasun Kalifikatu izendatutako arkeologia-gunea, monumentu-multzo gisa.

Sartu webgunean